XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKO-TXINPARTAK Berriz ere atzerri-aldera

¡Berriz ere atzerri-aldera! Bai, atzerri-aldera berriz ere; baña ez orain urrengoan bezela bero galdatan, otzak dardaraz baizik.

Lotazilla'ren 14'garrena da: egun gomutagarriya, noski, españar erkaltzale ta sosolistuentzat, Soraluze'tik atzerriruntz irtetzeko nik aukeratu detan egun ori: Hernández eta Galán erail zituzteneko lenbiziko il-urteurrena.

¡Baña au egunaren otza! Oge epelean beste atsegiñik zegon, baña arazuak barkatzen ez-duten ezkero, nagikeriyak astinduta irten egin bear....

Eta goizeko zortzi-laurden gutxigotan sartu naiz Eibar'tik Gazteiz'erako berezibillean.

Otzak kokolduta jarri naiz bastertxo baten eta ¡nere atsegiña, aizkide begiko bat Gazteiz'eraño lagun izango detala ikustean! Apaiz edo jaupariya bera: Atxotegi'tar Iñaki, Soraluze'tarra, ta Beasain'en kuajutore dagona.

-¿Gazteiz'era? - galdetu diyot atsegiñez.

- Bai; ¿eta zu? - Baita: lenbizi beintzat araño....

- Ederki.

Onela atsegiñago izango zaigu bidezkundea.

- ¡Bai orixe! Eta ¿ze berri Beasain aldean?.

- Berri on askorik ez; atzerritarrak geyago ditugu Beasain`en, bertakuak baño; eta Errepublika'ren etorrera onekin arropoztuta dabiz danak, eta ¿nok burutu berekin?.

- Eliztar epelak ordun ¿e?.

- Eliztarrak... eliztarrak... Ba'dira bai banaka batzuk; baña geyenak apaizen etsai porrokatuak dira.

Apaizen jantzirik ezin iruntsi dute; eta ezdakik zergatik.

Nik ezin ulertu det zergatik diguten guri gorroto ori.

- Aberatsak zeratelako....

- ¿Aberatsak apaizak? ¡Bai, leku onian! Orrela uste dute askok, ori bai; baña... oker daude orretan.

Etxean beregain jarrita duan apaizak, badu naiko lan: irabaziyak neurtuak dira, eta eman-bearrak beti geitzen.

Idazti edo liburutan eta izparringi eta aldizkingitan ¡aldakizu zen bat biar duan gaur apaiz batek?.

- Asko, oso asko iñolaz, ere.

¿Eta datorren urtetik nola gertatuko zerate?.

- Or dago beste kontu bat.

Guk, kuajotoreak geranok izango degu Gobernutik bi urtean; baña parrokuak eta kapilladuak eta baterez, datorren urtetik....

- Gauzak ikustera iritxi gera, Jaungoikotasunean jayo, azi eta bizi nai-degun euzkotarrok.

- Bai, eta gure siñismena eragotzi nai-digute beti itzetik ortzera darabilkiten libertad eta democracia izenarekin.

- Bai, alaxe da; baña alperrik dabiz.

Euzkotarrak eun'etik larogeitamar uzkurtz-zaleak gera; eta gure gogai onen aurka ez dezake ezer.

Gañera, itxaropen bat daukagu: abertzaletasuna.

- Ara, Zeleta; ni ere umetxuai euzkeraz orain erakusten asi naiz.

Beasain'en, beste apaiz bat lagun detala; eta izkuntza erakustea ezingo digute galerazi.

Zergatik izkuntza erakustea ez-dalako politica.

Eta gai ontan lan aundiya egin dezakegu apaizak, euzkera erakutziyaz gañera Jainkotasun sinismenean sendotuko ditugu-ta umetxuak.

- Asmo ederra benetan, zure asmo ori; bada euzkera indartzeak ba'dirudi berekin daukala uzkurtzaren sendotasuna ere.

Tolosa'ko Orkaiztegi'tar Patiki artxipreste zanak esan oi-zuan: Euzkera'k arra bete galtzen duan erriyan, kana bete galtzen du erlegioak.

- ¡Ze ederki esana dagon!.

Eta ontan, jardun eta jardun, iritxi gera Gazteiz'era.

Emen ere, Soraluze'n bezela, otz gogorra dago, ta zuri-zuri ageri dira baster guziyak.

Ain gozoro ta atsegintsu ari giñan izketan, eta onera iritxi geranean, alkarrengandik aldendu egin biar...

¡Tamala, benetan!.

- Agur ba, Atxotegi jauna; ondo izan eta egin gogor euzkera ta euzkotasunaren aldez, Beasain aldean.

Au esanda, alkarreri bostekua estutu ondoren, banatu gera bata batera, ta bestea bestera, Gazteiz'ko txaide zabaletan barrena.

Nik ez det zeregin luzerik Araba'ko uri nagusi ontan egiteko, ta amaikaterdiyetarako azke naiz, nere zeregiñetatik.

Amaikaterdiyak... eta amabitan Norte'ko geltokiyan egon biar Miranda'raño jarraitzeko.

Oldozpenetan jarri naiz galdetuaz nere burubari: Orain bultziko ordurarte ¿zer egingo ote det ¿Goikoetxea ertilari ospatsu eta abertzale sutsua ikertuko ote det? Ez ezin dezaket ori egin, urruti xamar dago-ta...

Eta oldozpen abetan ari naizela bat-batera gogoratu zait aspaldiko esagun eta aizkide detan don Miguel riojano atsegiña ikertutzia geltokira bidean daukadan ezkero, ta belaxe sartu naiz bere etxe eder eta ospatsuan.

Txikitan Gazteiz'era morroi etorriko riojatarra da berau, ta zuzena ta zintzoa izanik, gaur Gazteiz'en dan saloski-etxerik aundiyenaren jabe da bera.

Sartu naiz bada bere denda zabal-ederrean eta oartzen det bereala gure aldi bateko don Miguel-ek ez duala lenagoko riojano alai eta atsegin arren antzik.

Izketa bizi-biziyan ari da beste vixera-dun batekin.

Urreratu nazayo gure riojatarrari, ta barrezka besarkatuaz galdetu diyot: - Qué le pasa a usted, don Miguel, para ponerse tan excitado?

- Nada! - erantzuten dit asarreka .

Nik illea artuaz esan diyot ez duala beste biderik erkaltzale zintzo bezela langille alproja oyeri laguntzea baño, ta sekulako istilluakin erantzun dit:

ZELETA (Yarraitzeko).